XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEHAUZE Herriko kargudunak.

Ondarreko bozetarik landa, denak berritzeko ziren hala nola herriko auzapez dugun Pillo Barrere Ahuntxainekoa, ofizioz zurgina.

Lehen axuant Jean Curutchague.

Bigarren Pillo Duboue, hirugarren Pillo Durquet.

Ohore ta goresmenak karguak harturik.

Oharpen bat halere. Mendez mende orain arte bazuen gure artean euskarak bere ohorezko lekua.

Agian geroan ere egonen da gure herrian azkarrik.

AMENDUZE GABADI Bazko.

Bazko goizik, martxoan ez balitz, erran zaharrak dion bezala.

Aurten hala zen; segur ez zuen egun horrek estakururik, ez zen izaiten ahal ederragorik.

Beraz usaian bezala lehenik ospatu ditugu kartsuki eta ainitz jendeekin aste sainduko zeremoniak.

Gero Bazko Egunez, Meza saindua Amenduzen, eliza jendez betea, koralak kantu ederrak kantatu dituela.

Arratsaldean Bezperak Gabadin, airez-aire kantatuak.

Gero arratsaldeko askariarekin bururatu da besta herriko ostatuan, alegrantzia handienean.

Beste urtean ere agian hola izanen da Jainkoak nahi balin badu.

Lur berdintze Herriko etxean izan da bilkura bat, lur berdintzearen gainean, egun guzia iraun duena, ikusteko nola herriko jabeek ukanen zituzten beren lurrak.

Ez da aisa denen gostuan akomeatzea, behar da ainitz eztabada egin.

Bainan oraitik laster izanen da antolamendu bat, denen onetan daitekena.

Horra zer den gure mentura.

Eri Bidainberriko Laurentxa klinikan sartu da operazione baten gatik.

Desiratzen diogu laster senda dadien gure artean berriz ikus dezagun.